Atzo, “.asia” Interneteko domeinua merkaturatu zen Hong Kongen, eta, horri esker, markek Asiako herrialdeetarako helbideak sinplifikatu ahal izango dituzte. Jabari hori DotAsiak sustatzen du. Irabazi asmorik gabeko erakundea da DotAsia eta Ozeaniako 73 herrialdetako ordezkariak biltzen ditu, eta, gainera, izen hori kudeatu, baimendu eta sustatzeko erakunde ofiziala da.
Nazioarteko markak eta erakunde publikoak babesteko, “.asia” domeinua duten etorkizuneko web guneen erregistroa ez zaio emango eskatzen duen lehenengoari, aurreko beste domeinuekin gertatu den bezala. Hala, DotAsian ordezkatuta dauden markek, gobernuak eta erakunde publikoek inork baino lehenago erregistra ditzakete beren tokiak astearte honetatik aurrera, eta “.asia” irekitzea datorren urteko martxorako programatuta dago beste guztientzat.
Edmon Cheng DotAsiako arduradunetako batek esan zuen hedapen berri horri esker “Asiako komunitateei benetako begirunea eta benetako inplikazioa erakutsi ahal izango zaiela Asiako merkatuari”.