Teknologien kostu handiak, arrakasta-maila apalek eta bakoitzaren pribatutasuna hausteko arriskuak biometriaren hazkundea geldiarazi dute urteetan, pertsonak segurtasun-helburuetarako identifikatzeko ezaugarri biologiko bakarrak erabiltzen dituen teknologia. Hala ere, mehatxu terroristak herrialde askori eragin dien tentsioaren ondorioz, biometria urre-aroa bizitzen hasi da, eta, urte gutxi barru, ohikoa izango da kontrol-sistema horiekin batera bizitzea, daktilarren, aurpegiaren edo irisaren bidez. Non dago muga? Espainian, informazioa lagatzeak edo datuak lortu ziren helburuetarako ez beste batzuetarako erabiltzeak Datuak Babesteko Agentziaren esku-hartzea eskatzen du.