
LTDren kasuan izan ezik, mundu analogikotik digitalerako trantsizioa ez da oso gozoa. Sarean edukiak askatasunez zabaltzeak dakarren negozio-ereduaren aldaketak eta horrek erabiltzaileei ematen dien erabaki-botereak sektore asko hartu dituzte, oina aldatuta, besteak beste, publizitatea. Ohiko kanpainek ez dute balio Interneten, eta kontsumitzailea erakartzeko estrategiek askoz landuagoak izan behar dute, ez hain oldarkorrak, eta, are zailagoa, pertsonalizatuak internauta bakoitzarentzat eta unean uneko beharrarentzat. CONSUMER eroski-k publizitatearen etorkizunari buruz hitz egin du David Tomasekin, Cyberclick on line publizitate-agentziako zuzendari nagusiarekin.