Europako Batzordeak musika, film eta jokoen merkatu bakarra sortzea sustatu nahi du, Internet eta telefonia mugikorraren bidez eskuragarriak, industria hori jabetza intelektualeko eskubideak babesteko espazio batean haztea errazteko.
Jakinarazpen batean, Informazioaren Gizarteko komisarioak, Viviane Reding-ek, adierazi du sektore horrek “Europan araudia zatitzen ari dela, material babestua eskuratzeko kontsumitzailearentzako arau argirik ez duela, eta alderdi interesdunen artean desadostasun handiak daudela funtsezko gaiei buruz, hala nola zergei edo kopia pribatuei buruz”.
Hori dela eta, Bruselak zenbait gomendio emango ditu urte honen erdialdean musika, film eta online jokoen merkatu bakarra sortzeko, kontsumitzaileen elkarteen iritziak kontuan hartuta.
Europar Batasuneko exekutiboak entretenimenduaren industriari eskatuko dio erabiltzaileei material gehiago eta azkarrago emateko, eta, aldi berean, egile-eskubideen babesa indartuko du. Alde horretatik, “copyright” lizentziak eman nahi ditu, EBko estatu kide batzuk edo guztiak hartzen dituzten “online” edukietarako.
Batzordeak egindako azterketen arabera, eduki horietarako mugarik gabeko benetako merkatu bakarrak nabarmen indartu lezake musikaren, zinemaren eta bideojokoen Europako industriaren lehiakortasuna, eta aukera eman lezake irabaziak laukoiztu daitezen hemendik 2010era.