Ecovidrio Espainian beirazko ontziak bildu eta birziklatzeaz arduratzen den elkartearen web orriak 2000. urtean internauten 406.350 bisita jaso zituen. 2000. urtean 1.100 bisita izan zituen egunean, 1999an baino bi aldiz gehiago, 600. “www.ecovidrio.es” orrian (kontsumitzaileak, enpresaburuak, ingurumeneko profesionalak eta administrazioko langileak) beiraren birziklapenari buruzko datuak, estatistikak, legedia, birziklatzen duten enpresak eta esteka interesgarriak aurkitu dituzte, besteak beste.
Ecovidriok dioenez, hazkunde horrek adierazten du Espainiako herritarrek gero eta interes handiagoa dutela beira birziklatzeko eta ingurumena zaintzeko”. Alde horretatik, otsailean 2001ean jasotako lehen datuak nabarmentzen dira: 53.033 bisita izan ziren, 2000ko hilabete berean baino %52,6 gehiago (25.147 sarrera). Ecovidrio 1999ko maiatzean jarri zen martxan, beira birziklatzen duen Espainiako lehen web orria bezala.