Gaur, maiatzak 17, Interneten Eguna ospatzeko prestatutako programa osatzen dute aurten hainbat jarduerak. Nahiz eta oraingo honetan aurrekontu txikiagoa izan den krisi ekonomikoa dela eta, Interneten Erabiltzaileen Elkarteak (AUI), jardunaldi horren bultzatzaile denak, 16.000 pertsonak parte hartzea aurreikusten du, 2008an baino %26 gehiagok.
Hainbat ekimen prestatu dira, hala nola zigiluen diseinua, Espainiako unibertsitateetan barrena ibilaldi birtuala edo hainbat gozokiren banaketa. Espainiako plazek ere parte hartuko dute kaleko festen programazioan, musika eta opariekin. Gainera, maiatzaren 13an Interneteko Sarien ekitaldia egin zen, pertsona, erakunde eta enpresaburuen lana aintzatesteko.
Jarduera-programaren aurkezpenean, AUIko lehendakari Miguel Pérez Subíasek ospakizun hori dela-eta egingo diren “erreibindikazio-arloko ekintzak” aipatu zituen. Ekintza horiek Iberoamerikako zenbait herrialdetan ere izango dira. Jarduketa horietako batzuek kanon digitala izango dute atzeko oihal gisa. “Neurri honen aurka jasotako hiru milioi sinadurei balioa eman nahi diegu, eta, gainera, laster abiadurari buruzko test bat jarriko dugu abian, internautek haien eta auzokoen konexioa ezagutu dezaten”, aurreratu zuen.
Pérez Subíasek uste du aurrekontu-murrizketa “ez dela txarra”, eta, oraingo honetan, jarduera “irudimentsuagoei” esker, ekimen gehiago izango direla.