Extremadurako Juntak posta elektronikoa sortu eta erabiltzeko kanpaina jarri du abian, internautei “extremadura.es” domeinua duen helbide bat lortzeko. Horrela, erabiltzaileek kontu hori sortu ahal izan dezaten, Badajozko ezagutza zentroak jarriko dira.
Extremadurako hiri horretako Almuzaffar eraikineko Richard Stallman aretoak Internetera konektatutako 50 ordenagailu jarriko ditu aste honetan, posta elektronikoko kontu bat sor dezaten horretarako prestatutako web orrian. Antzeko ekimenak egingo dira Meridan, Cáceresen, Zafran eta Plasencian.
Extremadurako Alfabetatze Teknologikoaren eta Software Librearen Planaren barruan dago kanpaina, eta teknologia berrien erabilera extremadurarren artean zabaltzea du helburu. Hala, beren izen-deiturak jasoko dituen doako helbide elektroniko bat izan dezakete.