
Teoremak edo aparatuak sortzen dituzten makinak, “cyborgs” gizakiak, bakarrik hegan egiten duten hegazkinak… Ez da zientzia-fikziozko kontakizuna, gaur egun ikus daitekeen zerbait baizik. Horixe dio, noski, “Robot maitemindua: adimen artifizialaren historia” liburuak. Felix Ares (Madril, 1947) Telekomunikazioetako ingeniaria eta Informatikan doktorea da. Robotika edo adimen artifiziala bezalako alderdien iraganaren, orainaren eta geroaldiaren errepaso zehatza eta dibulgatiboa eskaintzen du. Eta gogorarazten digu, besteak beste, robotak hain sartuta daudela gaur egungo ekoizpen-prozesu guztietan, ezen haiek gabe gizartea gelditu egingo bailitzateke. Arlo literarioaz gain, Ares Donostiako Zientziaren Museoko (Kutxaguneko) aholkulari zientifikoa da.