British Telecom (BT) operadore britainiarrak eta FON konpainia espainiarrak akordio bat sinatu dute haririk gabeko komunikazioen merkatua eraldatzeko. Britainiar konpainiaren banda zabaleko hiru milioi bezerok (BT Total Broadband) doan izango dute FONek sustatutako Wi-Fi sarerako sarbidea.
BTk komunikatu batean adierazi zuenez, “abian jarri zenetik, kide berriak 500.000 erabiltzaile baino gehiagoko komunitate batean sartuko dira, eta mundu osoan FONen 190.000 sarbide-puntu baino gehiago izango dituzte. Edozein kide doan konekta daiteke FON eta BT FON sarbide berrietara”.
Gainera, operadoreak adierazi zuenez, “BT Total Broadband-en erabiltzaileek Wi-Fi Openzone sarbide-puntuen sarea ere erabil dezakete; sare horrek BT 12 Wireless Cities (haririk gabeko 12 hiri) proiektua barne hartzen du”.
BT FONen helburua WiFi sare “bikaina” eraikitzea da. Sare horrek ehunka mila konexio-puntu estaliko ditu denbora-tarte laburrean, “Wi-Fi para todos, yo me apunto” lemapean.