Azkarragoak dira, solidoagoak eta nekearekiko gogorragoak. Ez dute zalantzarik, eta aginduak betetzen dituzte beti… Baina haien ezaugarri onena da konpongarriak eta ordezkagarriak direla. Aspaldi egin du AEBetako gobernuak roboten aldeko apustu handia aurrekontu militarrean, epe luzera errentagarria ateratzen baitzaio.