Inkesta baten arabera, Erresuma Batuan banda zabala gehien erabiltzen dutenek denbora gehiago ematen dute Sareko beste pertsona batzuekin harremanetan bizitza errealean baino. Inkestan galdetutako banda zabaleko 10.500 erabiltzaileen %6 inguruk astean 10 ordu baino gehiago Sareko komunikazio-moduetan ematea onartu zuten, hau da, 24 egun urtean. Hori ez dator bat lagun eta senideekin aurrez aurre izaten diren 22 egunekin.
Banda zabaleko internauten erdiak alta emanda daude Facebook, MySpace eta MSN Messenger bezalako sare sozialetako orrietan, prezioak alderatzeko www.uSwitch.com zerbitzuaren arabera. Harreman birtualetan astean hiru ordu edo urtean sei egun inguru ematen dira.
Erosketak, bankuak eta musika deskargatzeko jarduerak dira ezagunenak. Interneten nabigatzea eta mezu elektronikoak bidaltzea dira ohikoenak. Emakumeek gizonek baino sozializazio-orri gehiago erabiltzen dituzte, %56k eta %46k. Orrialde horietako bisitarien %75ek 18-29 urte dituzte.