Google Interneteko bilatzaileak Erresuma Batuko “Gmail” posta elektronikoko doako zerbitzuaren izena aldatu behar izan du, marka erregistratzeko konpainia britainiar batekin akordiorik lortu ez ondoren.
Hala, bihartik aurrera (osteguna), “Gmail”-en alta ematen duten internauta britainiarrek “googlemail.co.uk” helbide elektronikoak jasoko dituzte, “gmail.com”-en ordez. Bilatzaileak zehaztu zuenez, zerbitzu honen egungo erabiltzaileek ez dituzte helbideak aldatuko.
Googlek 2004ko apirilaren 1ean “Gmail” merkaturatu zuenetik, eztabaida gogorra izan du Independent International Investment Research (IIIR) enpresa britainiarrarekin, G-Mail izeneko posta elektronikoko zerbitzua baitu. Googlek ez zuen markarik eskatu bere zerbitzua eman zuen arte, eta horrek arazo bat sortu zion IIIRekin, izenaren eskubideen alde. Azkenean, bi konpainiek ez dute akordiorik lortu eta Googlek helbideak aldatu behar izan ditu.