Google Interneteko bilatzaileak mugikorretarako Gmail posta elektronikoaren kudeatzailearen bertsio bat merkaturatu du. Horren ezaugarri nagusia da telefonoetan eta ordenagailuetan berdin jokatzen duela.
Gmail berriak, gainera, Googleren web postaren funtzio asko mantentzen ditu. Besteak beste, nabarmentzekoak dira mezu elektronikoetan bilatzeko, elkarrizketetan antolatzeko eta zerbitzuak sinkronizatzeko gaitasuna; hala, telefonoan irakurritako edozein mezu agertzen da Gmail ordenagailuan irekitzean.
Aplikazioak aukera emango die, halaber, mugikorren erabiltzaileei dokumentu erantsiak jasotzeko, Word, Adobe Acrobat fitxategiak eta argazkiak barne, eta horien tamaina automatikoki egokituko da aparatuaren pantailara.
Zerbitzu hau AEBetan dago eskuragarri. Sprint Nextel, T-Mobile eta Cingular konpainietako telefonoetan, baina Googlek beste herrialde batzuetara zabaltzeko asmoa du.