La Caixa Fundazioak hezkuntza-proiektu bat aurkeztu du gaur Internet bidez, bigarren hezkuntzako ikasleek herritartasunarekin lotutako balioak landu ditzaten. “Herritarrak” izeneko ekimenaren helburua da ikasleek honelako galderei buruz hausnartzea: Zer esan nahi du XXI. mendean herritar izateak? Zein pertsona bizi izan ziren lehenago nire hirian? Zer esan nahi du globalizazioak? Zer esan nahi du etorkina izateak? o Zer da jasangarritasuna?
Programa birtual honen erakargarritasun nagusia irudimenezko hiri baten planoa da. Hiri horrek edozein norabidetan nabigatzera eta immigrazioari, iraunkortasunari, hirien historiari edo gizalegeari buruz hausnartzen duten ataletara eramaten duten loturetan “klik” egitera gonbidatzen du erabiltzailea.
Hezkuntza-tresna hori erabiltzen duten irakasleen lana errazteko, Fundazioak gida bat argitaratu du, proiektua gauzatzen den web guneko CD Rom-a duena (www.educalia.es). Gidak Federico Mayor Zaragozak, Bakearen aldeko Kulturaren Fundazioko lehendakariak, eta Joaquín Arangok, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Soziologia irakasleak eta Ortega eta Gasset Unibertsitate Institutuko Herritartasunari eta Migrazioei buruzko Ikasketa Zentroko zuzendariak idatzitako bi testu ditu, hitzaurre gisa.