Kanal gehiago, irudi- eta soinu-kalitate hobea, filmak hainbat hizkuntzatan eta azpitituluekin, elkarreragina… Hori guztia eta beste gauza batzuk agintzen ditu Lurreko Telebista Digitalak (LTD), harpidetzarik eta hileko kuotarik gabe, seinalea bihurtzeko gailu txiki baten truke. Itzalaldi analogikoa (hau da, ohiko kateek emititzeari uztea gaur egungo sisteman) ez da 2010era arte iritsiko, baina dagoeneko hasi dira emisio digitalak, eta 2005. urtearen amaierarako hamar kanal baino gehiago iritsiko dira. Kanal horiek ia Espainia osoan jaso ahal izango dira, deskodegailua duten aparatuetan.