
1995ean, Craig Newmark informatikariak posta-zerrenda bat sortu zuen San Frantziskoko eremuan. Zerrenda horretan, internautek beren intereseko gaiak komentatzen zituzten, behar ez zituzten objektuak trukatzen zituzten, alokairuko gelak eskaintzen zituzten edo kultura- eta aisia-ekitaldietarako jendea biltzen zuten. Ia 15 urte geroago, Craigslist Estatu Batuetako Interneteko enpresa arrakastatsuenetako bat da: hilean 50 milioi erabiltzaile ditu, 100 milioi dolarreko fakturazioa aurreikusten du 2009rako, eta lehen paperezko egunkariak gordetzen zituzten hitzen bidezko iragarkien %50. Baina zerbitzu honen alderdirik harrigarriena ez da enpresaren arrakasta, kudeaketa baizik. Irabazi gehienak gizarte-ekintzetarako, irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako eta San Frantziskoko badiako komunitateetarako erabiltzen dira; horietan, teknologiaren eta software librearen erabilera eta kapitalismoaren alternatiba ekonomikoak sustatzen dira. CONSUMER eroski-k elkarrizketa egin zion Juan Pablo Puerta ingeniari cadiztarrari, Silicon Valleyko Un gaditano blogaren egilea eta Craigslist-en nazioarteko hedapenaren arduraduna.