Blogariek, ohiko kazetariek bezala, iturrien konfidentzialtasuna gordetzeko eskubidea dute. Halaxe dio Kaliforniako (AEB) apelazio-gorteak. “Asteroid” proiektuari buruzko informazioa eman zien pertsonaren identitatea ezagutarazten saiatu zela salatu zuen Apple blogari-talde batek.
San Joseko Apelazioen Estatuko Gorteko epaileen arabera, “blogger-ek” ez dute beren iturriak ezagutarazteko obligaziorik, eta Lehen Zuzenketari eta California’s Shield Law-i hel diezaiekete, kazetari tradizionalak babesten dituzten legeei.
“San Francisco Chronicle” egunkarian argitaratutako epaiak adierazten du Interneteko guneak egunkariak, telebistak eta irratiak bezala tratatu behar direla. “Blogger-en” mezu elektronikoak ere babestu egin beharko liratekeela gehitu du, telefono-deiak edo idatzizko dokumentuak bezalaxe.
Asteroid sagar-enpresaren produktua da, eta erabiltzaileei gitarra elektrikoa zuzenean ordenagailura konektatzeko aukera emango lieke.