Kataluniako Real Automóvil Club de Catalunyak (RACC) bere web orri berrian (www.RACC.es) Espainiako tailerren bilatzaile bat sartu du, marka jakin baten edo marka anitzeko tailer baten zerbitzurik hurbilena aurkitzeko aukera ematen duena, komunikatu batean adierazi duenez.
Erabiltzaileak marka baten tailer bat aurki dezake, eta, horretarako, probintzia, herria, ibilgailuaren marka, posta-kodea eta, jakinez gero, tailerraren izena eskatzen dituen formulario bat bete behar du. Lokalizatu ondoren, aurkitutako tailerraren edo tailerren datu guztiak eskaintzen ditu web guneak, eta kokapen-mapa bat ere bai, haraino iristeko eta kokapen zehatza jakiteko.
Marka anitzeko tailer bat bilatzeko, aurreko datuez gain, espezialitatea zehaztu behar da: txapa eta pintura, klimatizazioa, kristaleria, elektrizitatea eta elektronika, mekanika edo mekanika azkarra, pneumatikoak eta 24 orduko zerbitzuak.
Halaber, ibilgailuaren mantentze-lanetarako aholku mekanikoak ematen ditu RACen web berriak, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) igarotzeko informazio praktikoa eta IAT hitzorduaren “online” hitzartzeko aukera.