Urtero, uda edo Gabonetako oporren ondoren, erabiltzaile askok promesa bera errepikatzen dute: kirol batekin hastea. Konpromiso horri indarra emateko, batzuek ekipoan inbertsio txiki bat egitea erabakitzen dute (zapatilak, arropa, erraketak, bastoiak edo beste gai batzuk). Baina garai hauetan oso erraza da inbertsio hori zabaltzea, material berriez gain, gero eta gehiago baitaude merkatuan kirolarientzako tresna teknologiko gehiago. Sakelako edo eskumuturreko benetako ordenagailuak, entrenamenduak kontrolatzeko.