Gabonak hurbiltzen ari dira, eta haurrek eta helduek gehien eskatzen duten oparietako bat, noski, joko-kontsola bat da. Merkatuan eskaintza ugari daudenez eta prezio desberdinak daudenez, erosketan asmatzeko, lehenik eta behin galdetu behar dugu ea joko-makina bat nahi dugun edo beste gauza batzuk ere interesatzen zaizkigun, hala nola bideoa, telefonia, kamera, testu-irakurgailua edo musika. Prezioen arteko aldea nabarmena da.