
Abian jarri zenetik Facebook sare sozialaren hazkunde ikusgarria Google bilatzaileak bere garaian lortutako arrakastarekin aldera daiteke. Ezbairik gabe, aro digitalaren etorrerarekin gizateriak bizi duen aldaketaren bi kasu berrienak; izan ere, pertsonak lanean, eskolan edo tabernan baino ez dira harremanetan jarri, eta bizitza publikoa ordenagailuen eta gailu mugikorren pantailetara zabaldu dute. Baina, eklosio orok bezala, Facebook fenomenoak berekin dakartza zenbait arrisku eta muga. Pribatutasuna da horietako bat, eta, gaizki erabiltzeagatik, plataformak kritika gogorrak jaso ditu mundu osoan. Pribatutasuna konfiguratzeko menuetan aldaketa batzuk egin ondoren, orain eztabaida sortu da Open Graph bezalako ekimenen bidez. Ekimen horiek jendaurrean jar ditzakete erabiltzaileen gustuak, haien baimenik gabe. EROSKI CONSUMER plataformaren Espainiako ordezkariekin harremanetan jarri zen haren bertsioa ezagutzeko.