Leopard izenarekin dago Mac OS X-en 10.5 bertsioa, Appleren Mac OS X seigarren sistema eragilea, 2005eko apirilean plazaratutako Tiger 10.4 bertsioa ordezkatzen duena. Sistema eragile berri hori 2007ko urrian jarriko da martxan, eta duela hilabete bat iragarri zuten konpainiako arduradunek, eta horrek ekarriko dituen berrikuntzen berri eman zuten; adituen iritziz, ez dira gutxi.