
Valentzian egin berri den 2008ko Campus Party ekitaldian, maila handiko pertsona ospetsuak izan ziren hizlari: John “Maddog” Hall-etik Tim Berners-Lee-ra, Rasmus Lerdorf-etik. Mary Hodder ere gonbidatu ospetsuen artean zegoen. Sareko blogari hiperaktiboenetako bat da, hogei blog inguru ditu martxan, baina, batez ere, Naspsterization analisi-orriagatik nabarmentzen da, munduko teknologia-sektorean eragin handiena duenetako bat baita. Hodder, gainera, software sozialean aditua da, eta, horri esker, hainbat proiektu plazaratu ditu, besteak beste, Dabble lineako bideo-bilatzailea. Gainera, kazetaritza-irakaslea izan da Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia). Elkarrizketa honetan, oso modu kritikoan errepasatzen du sare sozialen “booma”, eta ziurtatzen du on line bideoen guneak ez direla fidatzen Googlek bere edukien inguruan egiten dituen indizeez, bilatzaileak Youtube bere jabetzako zerbitzu baten alde egiten baitu.