Microsoft informatikako erraldoi estatubatuarrak telefono mugikorretarako sistema eragile berria aurkeztu du gaur, Windows Vistaren oso antzekoa. 2007ko bigarren hiruhilekotik aurrera egongo da erabilgarri.
Windows Mobile 6k orain arte ordenagailu pertsonaletan bakarrik zeuden aplikazioak integratzen ditu. Hala, mezu elektronikoak jatorrizko HTML formatuan ikusteko aukera ematen du, “smartphone” (telefono adimendunak) bidez Internetekin zuzeneko estekak dituztenak.
Windows Mobile 6-ren erabiltzaileek dokumentuak ikusi, nabigatu eta edita ditzakete Word, Outlook, Excel eta Powerpoint-en jatorrizko formatuan. Halaber, segurtasun-aplikazio berriak ditu.
Windows Mobile-ren bertsio berriak Live Messenger berehalako mezularitzaren programa ere badu.