Microsoft informatikako erraldoiak probako bertsio bat merkaturatu du, Windows-erako tresna bat programa espioien edo “spyware”-en aurka. Software hori ordenagailuan instalatzen da, erabiltzailearen baimenik gabe, haren mugimenduak erregistratzeko.
Aplikazioa doan deskarga daiteke Microsoft-en webgunetik –www.microsoft-, eta Giant Software-ren teknologiarekin funtzionatzen du; Giant Software izurrite informatikoen aurkako tresnetan espezializatutako enpresa da, eta Bill Gates-en enpresak erosi zuen abenduaren erdialdean.
Windows 2000rako eta ondorengo bertsioetarako erabilgarri dagoen aplikazio honek ordenagailua eskaneatzen du “spywarea” aurkitzeko, eta, ondoren, erabiltzaileak fitxategiak ezabatzeko aukera du.
Estatu Batuetako konpainiaren arabera, Windows sistema eragilea erabiltzen duten ordenagailuek azkarrago funtzionatuko dute eta arazo gutxiago izango dituzte.
IDC aholkularitza-enpresak berriki egindako azterlan baten arabera, ordenagailu pertsonalen %67k "spyware" motaren bat du.