Panda Software segurtasun informatikoko enpresak jakinarazi du birus informatiko “oso arriskutsu” berri bat agertu dela; izan ere, ez da detektatzen eta posta elektronikoaren bidez ikusten erabiltzailea beste birus gisa, “Mydoom.A” eta “Mydoom.B” atakez baliatzen baita.
Pandaren arabera, “Doomjuice.A” izeneko birus berri horren egileak “Mydoom.A”-ren sortzaileak izan daitezke, sistema informatikoetan infekzioak eragiten jarraitzen duen “zizare” bat, eta otsailaren 12ra arte jarraituko du lanean, egun horretan amaituko baita, antza, bere jarduera.
Birus berri horren portaerak “SQLS lammer” birusa gogorarazten du, hau da, “ataka ireki batez baliatzen den sare-zizarea, hark zerbitzariaren ahultasun batez baliatzen zuen bezala”, dio Panda Software-k.