Nabigatzaileak informatikako erabiltzaile askoren jardueraren gune nagusi bihurtu dira pixkanaka; neurri batean, web-aplikazioak hobetu egin direlako eta Interneten erabilera handitu egin delako. Hori dela eta, dozenaka enpresak programa txikiak sortu dituzte nabigatzaileak nabigazio-barratik hainbat zerbitzu baliagarrirekin osatzeko, baina zerbitzu korporatiboen erabilera sustatzeko eta, aldi berean, erabiltzailearen nabigazio-ohiturei buruzko informazio erabilgarria lortzeko.