Berrogei kilometro baino gutxiagok bereizten dute 'Neàpolis, L'espai de la tecnologia i les idees' (Vilanova i La Geltrú) eraikin berria eta Can Surisen fabrika zaharra (Cornellà de Llobregat), Espainiako lehen 'living lab' (prototipo teknologikoen probako laborategia) izateko birgaitua. Bi eraikinak Joan Carles Lluch eta Vicenç Badenes bultzatzaileen ametsen gailurra dira, eta hainbat gauzek batzen dituzte. Bata, iraganean, biak izan dira telebistari lotutako kazetariak; bestea, 'boom teknologikoaren' hasieratik bertatik jakin zutena Informazioaren Gizartearen etorkizuna telebistaren eta Sarearen arteko bateratzearen mende dagoela. Premisa horretatik abiatuta, bi institutu sortu dituzte, konbergentzia hori aplikatzeko modurik baliagarriena ikertzeko, bakoitzak bere berezitasunekin.