SMS mezu bat irakurtzea bezain gauza erraza ez dago herritar guztien eskura. Ikusmen-urritasuna dutenak ez ezik, terminal mugikor baten pantailaren aurrean zapuztu egin daitezke, baita adineko pertsona batzuk ere, eta erabiltzaile gehienek zailtasunak izaten dituzte batzuetan telefonoak manipulatzeko. Pantailak, teklatuak edo soinu-bolumenaren konfigurazioa dira telefonia mugikorra gero eta "guztiona" izan dadin hobetzen saiatzen diren alderdi garrantzitsuetako batzuk.