Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT) apirilaren amaieran hasiko da Internet bidez desjabetutako ondasunen enkanteak egiten. Orain arte, enkante horiek aurrez aurre baino ez dira egiten, baina Zerga Agentzia aspalditik ari da lanean interesdunek Internet bidez lehiatzeko aukera izan dezaten. Horri esker, pertsona gehiagorengana iritsi eta enkantearen emaitza aberastu ahal izango da.
Salvador Ruiz Gallud Zerga Agentziako zuzendari nagusiak esan zuenez, “Zerga Agentziaren enkanteetan lehiatzeko aukera epe laburrean egongo da martxan, beharbada apirilaren amaieran”.
Erakunde honen asmoa zerbitzu telematikoak eta sarearen erabilera sustatzea da. Asmo horrekin, Zerga Agentziak bere webgunea (www.aeat.es) birdiseinatu du. Horren bidez, erabiltzaileek zerbitzu pertsonalizatuak eskuratu ahal izango dituzte, akreditazio elektronikoaren bidez edo sarbide irekiko beste zerbitzu batzuen bidez.