Lleida.net plataformak “Checker” izeneko aplikazio berria aurkeztu du egun hauetan Malagan egiten ari den Mundu Internet 2007 Kongresuan. Aplikazio horrek adierazten du mugikor-zenbaki bat badagoen ala ez.
“Checker” on line tresna bat da, eta kontsultatu nahi dugun telefono-zenbakia sartzen du; ondoren, aktibo dagoen ala ez adierazten du. Horrela, mezularitza-bolumen handiak edo deiak eguneroko lanean erabiltzen dituzten enpresek %20raino aurreztu ahal izango dute kostuetan, erabiltzen diren datu-baseek suposa baitezakete zenbakien %20 jada ez egotea.
“Zerbitzu hori erabiliz, operadoreei zuzendutako konexioak dituzten edo mezularitza- edo dei-kopuru handiak erabiltzen dituzten enpresa guztiek saihestu egin ditzakete mezuen, ahots-deien errutifikazio akastunaren kostu osagarriak, eta ez bidali mezurik ez dauden edo aktibo ez dauden zenbaki edo sareetara”, adierazi du Sisco Sapenak, Lleida.net-eko zuzendari exekutiboak.
Espainiako telefono mugikorren zenbakien jarduerari edo jarduerarik ezari buruzko informazioa zentralizatzeko aukera ematen duen lehen zerbitzua da, edozein dela ere haien operadorea. Gainera, edonolako erabiltzaileen eskura dago, partikularretatik hasi eta enpresetaraino.