Bigarren urtez jarraian, ordenagailuen prezioak behera egin zuen berriro iaz, %18ra iritsi baitzen, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) jakinarazi dituen datuen arabera. Produktu horien prezioak %13,7 jaitsi ziren 2005ean.
2006an ere beherapenak izan ziren informazioaren teknologiekin lotutako beste produktu batzuen prezioetan. Hala, irudi- eta soinu-ekipoen prezioa % 8,3 jaitsi da iaz, eta argazki- eta zinema-ekipoena, berriz, % 10,5. 2005ean, irudi-ekipoak %10,5 merkatu ziren, eta argazkigintzakoak %9,8
Hala ere, sektore horretako beste produktu batzuek, hala nola CDek, DVDek edo memoria-txartelek, ia ez dute prezio merkeagorik izan. Hala, produktu horien jaitsiera %0,3koa izan da, 2005ean izandakoaren berdina.