Ordenagailu pertsonalak mende-laurden bat du, eta Internet duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen etxeetan sartzen; beraz, bada garaia bere buruari galdetzeko: orain zoriontsuagoak gara? Shutdown Dayko aktibistek (hala deitzen zaio taldeari) bideo batean proposatu zuten martxoaren 24an denek ordenagailua itzaltzea. Abstinentzia-sindromeari aurre egiteko alternatibak iradokitzen zituzten, hala nola arteari ekitea, ariketa fisikoa egitea edo programetako pantailen miniaturak dituzten adabaki itsaskorrak erabiltzea. Jendea ordenagailu pertsonalik gabe pasatzeko gai ote den jakiteko esperimentua zen.