Bankuetako edo Interneteko dendetako komunikatu gisa aurkezten diren mezu elektronikoek bezeroen arreta eskatzen dute, sarbide-gakoak eguneratzeko edo kreditu-txartelaren zenbakia berresteko, web orri faltsuetara eramaten dituen esteka baten bidez. Haren datuak harrapatu egin dituzte, eta gaizkileek biktimaren identitatea ordezka dezakete sarean era guztietako eragiketak egiteko. 'Phishing' izeneko iruzurra da. AEBn handituz doan delitua da, eta neurri kezkagarriak hartu ditu dagoeneko, eta posta elektronikoan eta Interneten konfiantza galtzeko arriskua du.