Internauten Elkarteak (AI) ohartarazi du beste phishing eraso bat dagoela, oraingoan La Caixaren bezeroei zuzendua. Kasu berri horrek badu berritasun bat: faxa erabil daiteke internautaren banku-datuak egiaztatzeko.
Erabiltzaileak jasotzen duen eta bankutik datorrela simulatzen duen posta elektronikoak hau dio: “Mantentze-lan erregularreko programan eta egiaztapen-prozesuetan, errore bat detektatu dugu zure kontuan erregistratuta dugun informazioan”. Ondoren, akats hori eragin duten zenbait faktore aipatzen ditu, eta bere kontua eguneratzeko gako pertsonalak emateko eskatzen dio internautari. Fax-zenbaki bat ere ematen du, datuak egiaztatzeko.
AIk gomendatzen du horrelako iruzurrezko “mezu”-en aurrean guardia ez jaistea eta inoiz ez erantzutea.
La Caixak, berriz, gogoratu inoiz ez dituela eskatuko bezeroen gako pertsonalak, ezta posta elektronikoz ere. ez faxez, ez telefonoz.