“Online” bankuaren erabiltzaileak gero eta gehiago daude “phishing” delakoari buruz. Zibergaizkileek badakite hori, eta horregatik aldatzen dituzte noizean behin beren engainu-taktikak. Erabilitako azken treta 121 euroko itzulketa faltsua da.
“Phishing” modalitate berria Internauten Elkarteak (AI) detektatu du eta Caja Mediterraneoko (CAM) bezeroei zuzentzen zaie. Iruzurgileek erabiltzaileari gako sekretua eskatzen diote itzulketa hori egiteko.
“Tranpa postaren benetako helburua gure banku-gakoak lortzea da, informazio-akats teorikoa faltsua da eta ez dago diru-itzulketarik”, azaldu du AIk.
Iruzurrezko posta elektronikoan datozen estekek Caja Mediterraneoaren irudia ordezkatuko duen webgune batera eramango gaituzte. Bertan, biktimari gako sekretua sartzeko eskatuko zaio.
Internet bidez jarduten duten banketxeek gogorarazi nahi dute inoiz ez dietela eskatu edo eskatuko bezeroei gako konfidentzialak posta elektronikoz, faxez edo telefonoz.