Internet bidezko telefonia-konpainiak (VoIP) Skype, eBay-k berriki eskuratua, bideo-deiak Internet bidez egiteko eskaintza aurkeztu berri du. Proba-fasean egon arren, doako telefonia-zerbitzu zabal horren 2.0 bertsioaren bidez egin daitezke horrelako deiak. “Bideo-deiaren aroa iritsi da” esan zuen Saul Kleinek, Skypeko marketineko lehendakariordeak.
Produktuaren bertsio berria, orain errazagoa eta intuitiboagoa, munduko hainbat lekutan aurkeztu da, besteak beste, Madrilen. “Interneten bidez hitz egitea edonorentzat naturala eta erraza izatea nahi dugu. Doan hitz egitea inoiz ez zen izan azken Skype bertsioarekin bezain erraza, non hitz egiten ari garen pertsona ikusteko aukera ere sartzen baita”, esan zuen Skypeko Nicklas Zennström-ek.
Ekimen berri hori gauzatzeko, Skype eta Logitech hitz egiten ari dira bideo-deien zerbitzua eta Logitech-en bideokamerak gailu bakar batean lotzeko, azken enpresa horren arabera. VoIP dei-konpainiak Creative-rekin ere egiten du lan. Creative enpresak Skype Video “Creative WebCam Instant Skype Edition-erako” webcam ziurtatua garatu du.