Joan den apirilaren 4an telefono bidezko informazio zerbitzua liberalizatu zenetik (lehen 1003 betetzen zuen), 41 zenbaki berri dira hori eskaintzeko lizentzia dutenak. Arazoa da, gehienetan prezioak liberalizatuta daudela eta alde nabarmena egon daitekeela bati edo besteari deitzearen artean. Gainera, askok balio erantsiko zerbitzu berriak dituzte, hala nola informazioa SMS batean jasotzeko aukera, kontsultaren prezioa igo dezakeena. Kontsumitzaileen elkarteak kexu dira erabiltzaileei informazio gutxi eman zaielako.