
Tim O'Reilly Interneteko iritzi-lider handienetako bat da. San Frantziskon (Estatu Batuak) hazitako irlandar honek 1978an sortu zuen O'Reilly Media informatika-liburuen argitaletxe ospetsua, eta haren jarraitzaileak dira Sarearen lehen mugarrietako batzuk. Adibidez, 1993an lehenengo atari komertziala sortu zuen eta 1998an 'Kode librea' terminoa asmatzen lagundu zuen. Bestalde, O'Reilly mundu osoan ezaguna da Web 2.0 kontzeptua asmatu duelako. Kontzeptu horrek Internetek gaur egun interaktibitate-maila handiagorantz duen bilakaera adierazten du, funtzionamendua gero eta errazagoa eta intuitiboagoa da eta weba elementu nagusia da. Kontzeptu hori iritzi publikoan sartu da, eta enpresa eta proiektu asko harekin etiketatzen dira. Hala ere, O'Reilly-ren definizioaren arabera, Sarea bere aplikazioak garatzeko plataforma nagusi gisa hartzen dutenek soilik har dezakete, eta erabiltzaileei protagonismoa ematen dietenek, enpresa bakoitzaren erakargarritasuna osatzen duen eduki-multzoa sortzen baitute.