Chernobil birus ospetsua, Sobietar Batasun ohiaren instalazioan gertatutako hondamendi nuklearra ospatzeko programatu zena, segurtasun osoz agertuko da apirilaren 26an, Recovery Labs datu informatikoak berreskuratzeko enpresak jakinarazi duenez.
Txernobil birusari CIH, CIHV edo CIH.C ere esaten zaio, eta, Recovery Labsen arabera, “azken urteotako birus arriskutsuenetako bat izan da, mundu osoko ordenagailuei kalte egin die, batez ere, birusen aurkako babesak ahulak diren garapen-bidean dauden herrialdeetan”.
Txernobil 1998ko ekainean aurkitu zuten Taiwanen, eta Windows 95/98/NT sistema eragileetako fitxategi exekutagarriak kutsatzen dituen birusa da. BIOSeko informazio guztia (sistemako gailuen arteko harremanak eta datu-fluxua hasieratu eta maneiatzen dituen softwarea) aldatu edo usteltzen du, eta bertan gainidazten du. Horrek eragin dezake ordenagailu bat ez abiaraztea korrontearen etengailua piztean.
Birus honen ahalmen suntsitzailea “oso handia” dela nabarmendu du konpainiak. Bere datuen arabera, 2000. urtean, enpresak, “Txernobil aldian” (apirilaren 26tik maiatzaren 30era), birusak kaltetutako gailuen %58,75 jaso zituen bere laborategietan, informazio-galera handiak erakusten zituztenak. 2001ean, portzentajea %80tik gorakoa izan zen.
Halaber, Recovery Labs-ek ohartarazten du Txernobilek aldaketak dituela, eta horiek hil bakoitzaren 26an aktiba daitezkeela.