Gijongo (Asturias) Kongresu Jauregian izango da hil honetan “Garapenerako Lankidetza 2.0” Nazioarteko I. Topaketa. Hainbat herrialdetako erakundeen ordezkari garrantzitsuak bilduko ditu hirian. Ekitaldi hori urtarrilaren 30etik 31ra egingo da, eta helburua da arlo horretan IKTak aplikatzeko dauden moduak ezagutzea eta garapenerako lankidetzako eragileen artean lankidetzan aritzeko aukerak handitzea.
Komunikazio teknikoen, lan-taldeen, mahai-inguruen eta ponentzien bidez egituratzen da topaketa. Hizlari garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira South Centre gobernuen arteko agentziako Komunikazio Saileko arduraduna, Vikas Nath; Paula Uimonen Finlandiako gizarte antropologoa; Mindset Network SchoolNet Africa (Hegoafrika) erakundeko Hezkuntza zuzendaria, Shafika Senraacs.; edo Ziberbehatokiko koordinatzailea.
Halaber, Manuel Acevedok parte hartuko du ekitaldian. E-Boluntariotza unitate bat ezarri zuen Nazio Batuen Boluntario Programa batean. Erakunde horrentzat, Unites programa eta Nazio Batuen “online” boluntarioen zerbitzua jarri zituen abian.
Aldi berean, topaketaren egoitzan gune bat jarriko da, nahi duten erakundeek garapenerako lankidetzari eta IKTei buruzko proiektuak eta ekimenak erakusteko aukera izan dezaten.
CTIC fundazioak antolatzen du ekitaldia, eta Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak eta Printzerriko Lehendakaritza, Justizia eta Berdintasun Sailak babesten dute, Gijongo Udalaren laguntzarekin eta “1arroba1euro.org” lankidetza-proiektuarekin.