Ez da egia Wikipedia Fundazioak bere bizitza arriskuan jartzen duten finantza-arazo larriak dituenik, Florence Devouard arduradunak gaur esan zuenez. Wikipedia Fundazioaren Administrazio Kontseiluko lehendakariak “eldarnio handi” gisa aipatu zituen iruzkin horiek.
“Gertatu dena da duela bi aste hitzaldi batean parte hartu nuela eta nire ahoan jarri zituztela beste hizlari batzuek egindako oharrak, areto berean zeudenak”, erantsi zuen “on line” entziklopedia ezaguna kudeatzen duen fundazioko ordezkariak. Entziklopedia hori eleanitza da, eta internautek idatzi eta kudeatzen dute.
Devouard-ek zehaztu zuenez, fundazioaren funtsak milioi bat dolarrera iristen dira (760.000 euro inguru). “Aurreko urteetan bezala, egoera ia itota dago”, gaineratu zuen. Joan den urtarrilean dirua lortzeko kanpaina batean bildutako milioi bat dolar horri esker, fundazioari “hiru edo lau hilabete” funtzionatzeko aukera eman zion. “Ez dago kezkatu beharrik”, zehaztu zuen Devouard-ek, baina egoera ideala fundazioak gutxienez bost milioi euroko funtsak izatea dela onartu zuen.