Errenta aitorpenaren kanpaina hasi zenetik, Zerga Agentziak 275.000 zerga-aitorpen jaso ditu Internet bidez, hau da, iaz epe berean jasotakoak baino %30 gehiago, Salvador Ruiz Gallud Zerga Administrazioko Estatu Agentziako (AEAT) zuzendari nagusiak atzo jakinarazi zuenez.
Aurtengo aurreikuspenen arabera, 1,5 milioi zergadunek aurkeztuko dute Sarearen bidez errenta aitorpena; 2002ko kanpainan, berriz, 1,15 milioik. Une honetako zifrak kontuan hartuta, “erraz lortuko dugu” esan zuen Gallud-ek.
Kataluniako Ekonomisten Elkargoan “Prozedura kudeatzaile berriei” buruzko hitzaldi batean, Zerga Agentziako zuzendari nagusiak adierazi zuen Internet “zergadunek asko baloratzen duten zerbitzua dela”.
Erantzun ona jaso duen beste zerbitzu bat, azaldu zuenez, Zerga Agentziak egiten duen zirriborroa edo aurrekoa da, zergadunak berrikus dezan eta, zuzena bada, oniritzia eman baino ez dezan.
Aurten, zerbitzuaren proba pilotu bat hasi da, eta 2004an guztiz ezarriko da. Dagoeneko 400.000 zirriborro-eskaera jaso dira, aukera eskainiz bidali ziren 1,5 milioi gutunen artean, Gallud-ek adierazi duenez.
Azkenik, datu fiskalen zerbitzua zergadunek ere asko erabiltzen dutela nabarmendu zuen, “izan ere, 2,65 milioik erreklamatu dute, eta 2003ko kanpainan, berriz, 3,5 milioik”.