Aireko Segurtasunerako Europako Agentziak (EASA, ingelesezko siglak) aste honetan ezagutarazi duen ikerketa zientifiko independente batek “onartezintzat” jotzen ditu aireko tripulazioen nekeari aurrea hartzeko Europako Batasuneko (EB) herrialdeen araudiak.
Aireko Lineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak (SEPLA) jakinarazi zuenez, txosten horrek dio arau horiek “arrazoizko mugak gainditzen dituela” eta “lan-karga handia ahalbidetzen duela”, eta horrek eragina duela operazio-segurtasunaren arloan.
Espainian, tripulazioak gehienez 18 orduz hegan egin dezakete, eta, txostenaren ondorioei jarraiki, nekearen ondorio negatiboak 5,5 aldiz handitzen ditu horrek. “Faktore hori erabakigarria da giza akatsari egotz dakizkiokeen istripuen % 15-20an”, ohartarazi zuen sindikatuak.
SEPLAk Sustapen Ministerioari eskatu dio “ahalik eta azkarren egokitu dezala Espainiako legeria EASAk jendaurrean egindako azterketan jasotako ondorioetara”.