Europar Batasunak bidaiarien eskubideak zabaldu berri ditu, aireko bidaiariei konpentsazioa eta laguntza emateko arau komunak ezarri baititu, ontziratzea ukatuz gero eta hegaldiak bertan behera utzi edo nabarmen atzeratzen badira. Erregelamendu hau indarrean sartzean, Europako Batzordeak uste du overbooking-aren "abusuzko" jarduera murriztuko dela, urtero 300.000 europar ingururi eragiten baitie. Aire konpainiek 250 euroko konpentsazioak ordaindu beharko dituzte 1.500 kilometro baino gutxiagoko hegaldietarako, 400 euro 1.500 eta 3.500 kilometro bitarteko hegaldietarako eta 600 euro 3.500 kilometro baino gehiagoko Europar Batasunetik kanpoko hegaldietarako. Bidaiariei kalte-ordaina ematen ahalko zaie hegaldia lehenago bertan behera uzten bada, eta laguntza jasoko dute atzerapen handiak izaten badituzte. Hala ere, kontsumitzaileen eta abokatuen elkarteen ustez, oraindik ere errentagarria izango zaie hegazkin-konpainiei kalte-ordainak ordaintzea arazo batzuk konpondu edo billete-salerosketara jo baino lehen.