Eskiko kirolak gero eta jarraitzaile gehiago ditu gure herrialdean. Iaz, bost milioi eta erdi eskiatzaile izan ziren Espainiako neguko estazioetan, 2000-2001 denboraldian baino %4 gehiago. Baina dena ez da kirola eta dibertimendua. Kopuru horiek erakusten dute garrantzitsua dela kontsumitzaileek beren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea pista batean. Adibidez, nor da erantzulea eskiatzaile bat eski-pista batera erortzen bada elurraren egoera txarraren ondorioz? enpresa edo erabiltzailea? Erreserba bidaia-agentzia baten bidez egin bada eta hitzartutakoa betetzen ez bada, nola erabili kalte-ordaina jasotzeko eskubidea? Heriotza edo erorketa larria gertatuz gero, nork estaltzen ditu ospitaleko gastuak?