Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (Aena) enpresak bi espediente ireki dizkio Iberiari, El Prat (Bartzelona) aireportuan maletak banatzeko orduan izandako akatsengatik. Horietako bakoitzak 2.404 euroko zigor ekonomikoa izan dezake.
Bartzelonako aireportuko zuzendaritzak eskatuta egin da Iberia zigortzeko proposamena, maletak berandu entregatu direlako eta Iberiako lurrean laguntzeko agentearen (handling) aurreikuspenik eta antolamendurik ez dagoelako, Aenak gaur esan duenez. Enpresak hilabeteko epea du orain zehapenak jakinarazteko.
El Prat aireportura iristen diren bidaiariak atzerapen handiak izaten ari dira abuztuan maleten banaketan, Iberiaren arabera, hainbat arrazoirengatik: hegaldietako atzerapenak, leku falta edo hegazkinen karga-sotoetako arazoak.