2004an, 315 kirol-portu edo dartsena zituen Espainiak. Kopuru horrek gora egiten du urtetik urtera, eta turismo nautikoaren gorakada nabarmentzen du, eta horrekin batera, charter delakoa edo ontzien alokairua. Gero eta turista gehiago animatzen dira belaontzi bat edo motordun ontzi bat alokatzera eta hamar egunez kostan edo uharteetan nabigatzera. Bidaia horretan, ohikoa da kirol-portuetan bazkaltzea, erregaia kargatzea edo edateko urez hornitzea. Horregatik, garrantzitsua da zerbitzu horien kostua kontuan hartzea eta jakitea portu batzuek beste batzuek baino hiru aldiz gehiago ere kobratu dezaketela eskaintza beragatik. Inguru horretako eta denboraldiko eskariak zehazten du kostu hori, librea eta portuak berak finkatzen duena.