Landa-turismoa izan da azken urteetan gehien eboluzionatu duen turismo-sektorea. Lotsaz sortu bazen ere, gero eta gehiago hazi da, eta 200.000 plaza inguruko eskaintza jarri du merkatuan. Kopuru horri esker, merkatu heldu bat da, eta erronka berriak planteatzen zaizkio. Lehena: eskaintza eskariaren arabera orekatzea, ez baita erritmo berean hazi. Bigarrena: Interneten babesean indartsu sortu den legez kanpoko merkatuari eta Sarearen bidez ostatu bat alokatzeko erraztasunari aurre egitea. Landa-turismoko elkarte ofizialek ohartarazi dute beharrezkoa dela erakunde horietara edo autonomia-erkidego bakoitzeko Turismo-egonlekuen Erregistrora jotzea, eskaintza legezkoa dela egiaztatzeko. Gainera, zerbitzua edo establezimenduaren ezaugarriak kontratatuak ez badira, erreklamazio orria eta kalte-galeren ordaina eska daitezke.