Uztailean eta abuztuan Ryanair-en hegaldietarako fakturatzen den maleta bakoitzaren kostua 20 euro arte handituko da; beraz, airelinea horren ohiko fakturazio-tarifa 5 euro igoko da, enpresak atzo jakinarazi zuenez. Neurri hori asteazken honetako gauerditik aurrera egindako erreserbetan gauzatuko da.
Ryanair-ek azaldu zuenez, bi “udako egonaldiko hilabete” horietatik kanpo egindako hegaldietan maleta bakoitzeko kostua 15 eurokoa izango da. Hala ere, airelineak gomendatu zuen errekarguak ez ordaintzea eta eskuko ekipajea bakarrik erabiltzea, doan, gehienez ere 10 kilogramoraino.
Ryanairko bozeramaileak, Stephen McNamarak, nabarmendu duenez, “saihestezinak diren tasen” bidez “bidaiariei pizgarriak ematea uda honetan”. Gainera, bidaiarien %70i ez dio eragingo neurri horrek, ez baitute fakturazio-zerbitzua erabiltzen, bozeramaileak zehaztu zuenez.